Sergio Cobos maisua
Galiziako eta Portugalgo kultura, dantza eta musika ongi ezagutzen ditu Sergio Cobosek. Egun hauetan Euskal Herrian dagoela aprobetxatuz, Patxi Monterok gonbita egin, eta Cobosek domekako saioa (19:00) gidatuko du.
Saio berezia izanda, eta gonbidatuari ere ordaindu behar zaionez, egun horretan Bergarako aretora dantza egiteko gogoz joaten direnek bost euroko sarrera ordaindu beharko dute.