Edu Muruamendiaraz koreografoak bere maskarada modernoa taularatuko du zapatuan

Imanol Gallego 2015eko otsailaren 6a

Kompany Beritzak dantza taldeak ezinezkoa posible egin du Baküna Show ikuskizunarekin, maskarada Zuberoatik atera eta arrakasta handiarekin eguneratu du-eta. 

Tradizio eguneratua

Bide konplexu horretan, dantza konpainiak Edu Muruamendiarazen laguntza izan du. Bergarakoak ohitura gaurkotu du, zuberotarren aurrerapausoekin ikuskizun koloretsua sortuta. 

Zapatu hotz honetan, usadioaren berotasunak beteko du Victoria Eugenia antzokia, 20:00etan. Ikuskizuneko sarrerak 6 eta 15 euro artean eros daitezke. Ikuskizuna aurkeztuko duten egun berean, San Telmo museoak Zuberoari buruzko erakusketa bat hartuko du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak