Junkal Zubizarreta: "Erditze osteko aldaketei erantzuna eman gura diegu"

Imanol Gallego 2015ko ots. 6a, 12:15
Junkal Zubizarreta, kirol aholkularia.

Udal Kirol Zerbitzutik Erditu genuen/dugunontzako ikastaroa antolatu dute. Zortzi saiotan, gimnasia hipopresiboa eta tonifikazioa lantzeaz gain, kirola ere sustatu nahi dute.

Zer dela eta ikastaro hori?

Haurdunaldia eta erditzea emakumeon bizitzan oso garrantzitsuak dira. Bide horretan, gure gorputzak egiturazko aldaketa asko jasaten ditu, eta normaltasunera itzultzeko jardun eta arreta berezia eskaintzea beharrezkoa da. Ikastaro horrekin, hutsune horiek bete nahi ditugu.

Zein aldaketa dira horiek?

Bereziki, gerri eta sabelaldean izaten dira. Sabeleko giharrek gehiegizko laxatzea izan ohi dute, eta zoru pelbikoak, bereziki perineoko egiturek, behera egin ohi du. Horrekin guztiarekin batera, maiz, txizari eusteko arazoak etorri ohi dira; baita sexu harremanetarako zailtasunak ere. Horrez gain, zenbait kasutan, pisua hartzea ere batu behar zaio.

Kirolera bueltatzeko aukera bat ere bada.

Ama bihurtzen garenon lehen urtean arazo asko izan ohi ditugu kirol praktikara bueltatzeko, eta ikastaro honek bete-betean arazo horri aurre egiten diola uste dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak