Emakumeen lana erakusteko argazki lehiaketa martxan

Imanol Gallego 2015ko ots. 6a, 12:14

Emakumeen Nazioarteko Eguna testuingurutzat hartuta herritarren argazkiak jaso, eta erakusketa bat abiarazi nahi dute Martxantera taldekoek.

Erakusketa eta lehiaketa horrekin, herrian feminismoaren gaineko lanketa egiteaz gain, emakumeek egindako lank bistaratzea da helburua. 

Lan a(u)nitz, aurpegi a(u)nitz gaia jarrita argazkiak  martxanterak@gmail.com helbidera bidalita nahikoa da, martxanterak arduratuko baitira argazkiak inprimatu eta kalean jartzeaz. 

Argazkiek emakumeek egindako lanak erakutsi behar dituzte, eta lanok aurkezteko azken eguna martxoaren 2a izango da. 

Mostra martxoaren 8an 

Herriko kaleetan zehar erakusketa martxoaren 8an egingo da. Mostrari hasiera emateko gainera mokadutxo bat egiteko aukera ere egongo da. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko ekintza izan arren, herritar guztiek har dezakete parte. Ekimen horrekin, herritarrak eta gaia bera kalera ateratzeko aukera bikaina dela adierazi dute martxanterek

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak