Haendelen obrarik ezagunena Orfeoiaren ahotsetan

Mireia Bikuña 2015ko ots. 5a, 20:00

Bergarako Orfeoiak musika klasikoz beteko du San Pedro parrokia. Musika klasikoen artean, piezarik klasikoenetarikoa: Haendelen Mesias interpretatuko du (zapatua, 20:00).

"Ez dugu obra osoa abestuko, oso luzea delako. Ordubete inguruko aukeraketa egin dugu. Hori bai, piezarik ezagunenak daude tartean; besteak beste, Aleluia", esan du orfeoiko kide Karlos Etxanizek.

Lau bakarlari 

Bergarako Orfeoiari laguntzeko ganbera orkestra bat osatu dute inguruko musikariekin. Gainera, lau bakarlari egongo dira kontzertuan: Nere Ibarra sopranoa, Oihana Diaz kontraltoa, Gorka Unamuno tenorea eta Karlos Etxaniz baxua. "Obra sinfoniko koral ezagunenetarikoa da eta gogor egin dugu lana. Halako erronkak oso politak dira, baina lan handia eskatzen dute", esan du Karlos Etxanizek.

Berogailua

Kontzerturako sarrerak 10 euro ordaindu behar dira, eta jasotako dirua San Pedron dagoen organoa konpontzeko bideratuko dute.

Antolatzaileek azpimarratu dute berogailuak ipiniko dituztela parrokian, herritarrak epel egon daitezen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak