Jai giroan aurkeztu dute Sexu Askapenerako Gazte Mugimendua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 1a, 10:49

Bi urtetako hausnarketa prozesu "sakon" baten ondoren, Sexu Askapenerako Gazte Mugimendua aurkeztu zuten atzo Bergarako gaztetxean. Gizartea sistemak ezarritako "gorputz, sexualitate eta identitateen kontroletik" askatzea du helburu mugimendua eta atzoko aurkezpenean Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako jendez bete zen Kartzela Zaharra. ARGAZKIAK

Orain arteko eztabaida-prozesua zapatuko aurkezpenarekin amaitutzat eman zuten eta orain helburua izango da jendartera heltzea: "Gure mezua, gure helburuak eta gure proposamen politikoa jendartera heltzea gura dugu eta aproposa iruditu zitzaigun hori jai baten bidez egitea", dio Durangaldeko kide Markel Ganboak.

Herrietatik abiatu

Sexu askapena nola ulertzen duten ere gaineratu du Ganboak: "Jende askok pentsatzen du gay eta lesbianen mugimendua dela, baina ez da horrela. Sexua duen pertsona oro bildu gura dugu, jendartea askatu. Ez da kasualitatea Bergaran aurkeztea, hiriburuetatik kanpo joatea gura genuen eta herrietara heldu. Herriek hartuko dute protagonismoa, eskualdeetatik irekiko dugu mugimendua". 

Beraz, homosexualen bizi-kalitatea hobetzeko nahiaz harago, antolakunde berriak "gizarte osoaren askapen prozesua"  bultzatu gura du, "hetero-patriarkatuaren kontrako borrokan proiektu politiko ausarta garatzearen beharra" ikusita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak