Mendizabal eta Urruzolak aise menderatu zuten Gorka eta Larrinaga (22-10) eta modu berean gailendu zen Artolak eta Albisuk osatutako bikotea Retegi II-ren eta Merinoren aurrean (22-7). Atzo Bergarako munizipalera gerturatu ziren pilota zaleek ez zuten lehia handirik ikusteko aukerarik izan. Aitor Mendizabal pilotari antzuolarra izan zen protagonistetako bat: "Oso ondo jokatu zuen, ia dena egin zuen ondo", uste du Reyes Azkoitiak. ARGAZKIAK
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.