Guztira, 2.467 kilometro
Aurkeztu dute martxotik urrira bitarteko egutegia. Irteera guztietara joaten direnek 2.467 kilometro egingo dituzte bizikleta gainean. Martxoaren 1ean Dorletako Amari egingo dioten lore eskaintzarekin hasiko da denboraldia.
Martxoaren 10ean ospatuko dute klubaren eguna irteera sozial batekin, eta martxoaren 29ko Gorlako Igoera dela-eta ez dute irteerarik egingo.