Festak Santa Ageda egunez jarraituko du. 19:00etan baselizako ermandadeak bilkura egingo du. Egubakoitzean, 20:30ean afaria, eta jarraian, erromeria izango dute. Zapatuan, aldiz, 16:00etan mus txapelketa izango dute. Izen-ematea 15:30etan hasiko da, eta bikote bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu.
Domeka, egun handia
San Blas Txiki eguneko goiza 11:00etako etxafuego jaurtiketa eta mezarekin hasiko da. Ostean, elkartean, nahi dutenek salda dastatuko dute. 11:30ean Moises Aspiazu taldeak emanaldia egingo du, eta segidan, Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok euren saioa egingo dute. Horrez gain, umeek kukainak izango dituzte. Buruñaon jaiak trikiti elkartekoen doinuekin agurtuko dituzte.