Bergarako Orfeoiaren kontzerturako sarrerak salgai dira dagoeneko

Maialen Torres 2015eko urtarrilaren 29a

San Pedro elizan eskainiko du kontzertua Bergarako Orfeoiak otsailaren 7an, 20:00etan, eta Haendelen Mesias kantatuko dute. Gainera, kontzertuan ez dira bakarrik izango, emanaldirako bereziki antolatutako ganbera orkestra bat arituko da-eta eurekin.

Sarrerak 10 eurotan jarri dituzte salgai, Bergarako kultur Etxean, Benjamin oinetako ­dendan eta Pikupe Produkzioetan, hain zuzen ere. Gainera, kontzertuan eskuratutako etekinak San Pedroko Stolz Freres organoaren konponketa lanak egiteko erabiliko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak