Martxan da aurtengo Koldo Eleizalde lehiaketa

Imanol Gallego 2015ko urt. 29a, 13:21

Urtero bezala, abian da Bergarako Udaleko Euskara batzordeak antolatzen duen Koldo Eleizalde lehiaketa. Bergaran jaioek, bertan bizi direnek edo bertan lan edo ikasi egiten dutenek har dezakete parte.

Azkeneko urteetan egin izan denaren bidetik, idatzizko generoak eta ahozkoak eskaintzen dira. Lehenengo multzoan bi sail bereizi dira, ipuin idatzia eta komikia, bigarren multzoa aldiz bertsoa eta kontaketa edo interpretazioa sailetan banatu dute. Azkeneko sail honetan, era honetako generoak aurkez daitezke: antzerki, ipuin-kontaketa, umorezko pasadizo, txiste-saio… Partaidetzaren arabera, epaileek genero bakoitza modu bereizian baloratzeko erabakia hartu daiteke.

Paperean eta entzunezko edo ikus-entzunezko euskarrietan aurkeztu daitezke lanak, generoaren arabera. Lanak aurkezteko epea apirilaren 16ra artekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak