Herritarrekin, batzar irekia egingo du Bergarako EH Bilduk herri programa zehaztu eta Udalerako zerrendaburua hautatzeko asmoz. Abenduan egindakoaren ostean, zapatukoa bigarren saioa izango dute eta koalizioak proposatutako programaren ildo nagusiak zehaztuko dituzte, lantaldeen ondorio eta proposamenekin.
Deialdiak bi dira zapatuan: 10:00etan Aranzadi ikastolan batzar irekia lehenik eta, ostean, 13:00etan, argazkia aterako dute zerrendaburuarekin.