Angiozarko trikitilarien doinuekin dastatu dute aurten Partaittin, Kataide txakolina

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urt. 25a, 16:56

"Aurtengo Kataide txakolinak iazkoak baino azukar gehiago du; oso gozoa dago, gustuko dut. Aspaldiko ohitura dugu auzoko San Bizente jaietan Arrasateko txakolina aurkeztea. 60 litro ekarri ditugu oraingoan"  kontatu du Martin Garmendiak Angiozarko Partaitti auzoko bizilagunak. ARGAZKIAK

Meza bukatu eta segituan bete da Zabarte baserrian dagoen "dastaketa-txokoa". Auzotarrak ziren asko, baina baita Bergaratik hurbildutakoak ere; eguraldi ona aprobetxatuta oinez etorritakoak ere baziren. Partaittiko jaietara urtero etortzeko ohitura dutela kontatu dute bertaratutako askok.

Angiozarko trikitilari gazte taldearen soinuekin lagunduta (aurtengo berrikuntza izan da hori), txorizo eta okela pintxoak eta bestelako jakiak giro onean dastatu dituzte txakolina, ardoa, freskagarriak edo aukeran zuten saldarekin bustita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak