San Paulo jaiak ospatu dituzte Uberan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko urt. 25a, 15:55

San Paulo jaietan murgilduta daude uberatarrak. Egubakoitzean hasi zituzten jaiak, eta bihar, astelehena amaituko dituzte. Aurten, Mari Justa eta Pedro Joxe Japonia aldetik etorri dira Uberara, eta jaietarako gogo bizia ekarri dute.

Egubakoitzean txupinazoa eta bertso afaria izan zuten. Umorez eta gogoz hasi zituzten jaiak uberatarrak.

Aurtengo gaia Japonia izan da. Handik etorri dira Mari Justa eta Pedro Joxe auzotar ezagunak. Auzoko elkartea Japoniako gaiez atondu dute jaietarako.

Patata tortilla lehiaketa

Atzo, zapatua, umeen jolasak izan zituzten. Gainera, tortilla patata eta tarta lehiaketa izan zuten: etxetik eraman zituzten eginda, eta sariak banatu ostean auzo bazkaria egin zuten.

Atzokoan, sorpresa bat izan zuten: afari erromantikoa zozketatu zuten auzotarren artean. Juan Angel Salegi eta Mari Jose Zezeaga izan ziren afariaren irabazleak. Auzoko elkartean izan zuten afaria, opari eta guzti.

Tonbola mundiala

Gaur, domeka, mezaren ostean Alai taldearen emanaldia eta Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia izan duten. Hori guztia, salda eta txorizoaz lagunduta. 16 kilo txorizo eraman dituzte eta 200 bat lagunendako salda egin dute elkartean bertan. Gainera, egun hauetan, tonbola izan dute pilotalekuan. Euro baten truke hainbat gauza zozkatu dituzte: batutako dirua urtean zehar auzoan kultura ekitaldiak egiteko erabiliko dute.

Jaiak bihar amaituko dituzte. 11:00etan meza izango dute eta 12:00etan salda eta txistorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak