San Martin Agirre herri eskolak inauguratu du eraikin berria

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak San Martin Agirre ikastetxearen Haur Hezkuntzako instalazio zaharberrituak inauguratu ditu zapatuan Bergaran. Eusko Jaurlaritzak 3.841.909 milioi euro inbertitu ditu lan hauetan, BEZ barne. Ekitaldia jai giroko ospakizunean burutu da, hezkuntza komunitate guztiari eta Bergarako herritarrei irekia izan baita. Bere hitzaldian, sailburuak aurreratu du Lanbide Heziketako Migel Altuna Institutuaren eraikin berria –hau ere Bergaran- egiteko lanen lizitazioa hasia dela dagoeneko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.