San Martingo eraikin berria bihar, zapatua, inauguratuko dute

Imanol Gallego 2015ko urt. 23a, 10:50

San Martingo Haur Hezkuntzako eraikina.

Haur Hezkuntzako eraikina inauguratuko dute bihar. Ekitaldia 10:00etan hasiko da Lehen Hezkuntzako ikasleen krosarekin eta ordubete geroago, ekitaldi ofizialaren txanda izango da. 11:45ean, HHko eraikinean, guraso elkartearen eskutik, umeentzako tailer, puzgarri eta jolasak egingo dituzte.

Goiza ederto pasa eta gero, 14:00etan txikien bazkariaren txanda iritsiko da, eta 14:30 aldera nagusien txanda izango da. Bada, nagusiek bazkaltzen duten bitartean, 17:00ak arte Jardun euskara elkarteak bideratutako ipuin kontaketa eta jolasak izango dituzte txikiek. Eta egun alai horri behar bezalako amaiera emateko, 17:00etan, nahi duen guztiak dantza egiteko aukera izango du. Horrenbestez, herritar guztiek bat egiteko moduko festa antolatu dute San Martin eskolatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak