Jaiak zapatu eguerdian jarraituko du. 12:00etan, umeek jolasten duten bitartean, nagusiek salda eta txistorra dastatuko dute. Gero, tortilla eta tarta txapelketa egingo dute; lehen sailkatuak, gainera, saria jasoko du. Eta eguna borobiltzeko, 14:30ean, auzo bazkaria egongo da.
Domeka, egun handia
Zaindariaren eguna domekan denez, ekitaldiz betetako eguna izango da. 10:00etan, Bergarako txistularien dianak iratzartuko ditu auzotarrak. Diana amaitu eta gero, 10:30ean, meza nagusia izango dute.
11:30ean, meza amaitu eta gero, Alai taldeak eta Moises Azpiazu dantza taldeak saioa egingo dute, eta orduan ere salda eta txistorra egongo da.
San Paulo Txiki
Asteburuko lo falta atzean utzi eta gero, festak astelehenean jarraituko du. 11:00etan, mezarekin hasiko dute eguna. Elizkizunaren ostean, eta jaiei bukaera emateko, auzotarrek salda eta txistorra dastatuko dute.