Lehenengo edizioan, kadete, junior eta elite mailetako txirrindulariek hartu zuten parte, eta maila nagusian Bizkaia-Durango taldeko Leire Olaberria ikaztegietarra izan zen irabazlea; Olaberriak berak irabazi zuen Bergaran ere. Agorrosinen hasi eta, herriko kaleetan barrena, San Martin plazan amaitu zen 1,7 kilometroko erlojuaren kontrako atarikoa izan zen. Aurten ere gauza bera egiteko asmoa du Lokatzak, nahiz eta zehaztu barik eduki ibilbidea zein izango den eta iazkoa baino luzeagoa izan ote daitekeen. Maiatzaren 15ean, egubakoitza, izango da lasterketa.
Txirrindulari kopuruaz, kezka
Batzar orokorrean kezka agertu zuten aurten Lokatzan ibiliko den txirrindulari kopuru txikiagatik. Bost gazte izango dira, eta kadeterik ez dago. Eskolarteko mailan hamar bat dituzte. Zuzendaritzatik Bergarako gaztetxoak animatu nahi dituzte txirrindularitza proba dezaten.
Bestalde, Lokatzako zuzendaritzan talde berak jarraituko du aurten ere, eta iazko kontuak eta aurtengo aurrekontua onartu zituzten batzarrean.