Herriko batzordeak ekin dio Korrika antolatzeko ibilbideari

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 22a

Jarduneko, Udaleko, Mariaren Lagundiko, Aranzadiko eta Ipintzako ordezkariek hilaren 13an egin zuten Korrika batzordeko lehen bilera; bada, martxoaren 23an herritik pasatuko den Korrikaren harira egingo diren lanak zehazteari ekin zioten.

Herritarren parte-hartzea

Hain zuzen ere, herriko eragile eta norbanakoek garrantzi berezia izango dute. Horregatik, ekintzek auzolana eta elkarlana bultzatuko dute. Ahalmen pertsonalen eta kolektiboen aktibazio horretan, herriko beste eragile batzuen laguntza eskatuko dute.

Datorren martitzenean kultura etxeko ganbaran egingo duten bilerako ateak zabalik egongo dira. Hortik aurrera, 15 egunean behin batuko dira, 18:30ean, toki berean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak