Aste bukaera bizi-bizia izango dute Xabaloteko gaztetxoek

Imanol Gallego 2015ko urt. 23a, 08:12
Gaztetxo ugari batzen dira astebururo Xabaloten.

Arratsaldeko batzarrarekin irekiko dute gaur asteburuko agenda potoloa Xabalote gaztelekuko kideek. 19:00etan, gaztelekuan bertan eta herrian sortzen diren kezken inguruan hitz egingo dute. Hain zuzen ere, gazteak, bertako hezitzaileen laguntzarekin, kexak konponbide bihurtzen saiatuko dira.

Arrautza jaurtiketa

Bihar, jolasa eta azkartasuna batzeko asmoarekin, 19:00etan arrautza jaurtiketa egingo dute Irizar jauregiko bigarren solairutik. Arrautza lurrera osorik irits dadin, gazteek sormenez betetako babes tramankuluak asmatu eta eraiki dituzte.

Bukatzeko, zinea

Hasierako bi egun horien ostean, domeka lasaiagoa izango dute. 18:00etan, Xabaloten bertan, lasai eta eroso, azken urteetan arrakasta handia lortu duen El hobbit; un viaje inesperado filma ikusteko aukera izango dute. Krispetekin eta fantasiarekin borobilduko dute aste bukaera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak