Helduentzako ipuin kontaketa saioa egingo du urtarrilaren 27an Virginia Imazek osoko bilkuren aretoan, 19:30ean. Azaldu du Nicolai Troshinsky idazlearen El domador de sueños liburua izango duela oinarri, baina hainbat ipuin kontatuko dituela: "Botikan bezala, denetarik sartuko dut eta hainbat ahozko tradizio erabiliko ditut. Ipuin batzuek barrezka utziko dute entzulea, beste batzuek hunkitu egingo dute, eta izango dira zer pentsatua emango dietenik ere". Imazek jendea animatu nahi izan du: "Aurreiritzia da ipuinak umeentzako direla, baina gero askok ikusten dute oso ondo pasatzen dutela istorioak entzuten".
Ipuin kontaketa hori Udaletik helduentzako antolatu duten zirkuituaren baitan sartzen da. Izan ere, hilero ipuin kontalari batek egingo du saioa –gaztelania eta euskara txandakatuz–. Bestalde, umeentzako kontaketak ere izango dira. Hona hemen datak:
Umeentzako saioak:
- Urtarrilak 30: Maider Galarza.
- Otsailak 27: Amaia Arriaran.
- Martxoak 27: Rakel Imaz.
- Apirilak 24: Lupe Lekuona.
- Maiatzak 29: Dorleta Kortazar.
Helduentzako saioak:
- Urtarrilak 27: Virginia Imaz, La domadora de sueños (Gazteleraz).
- Otsailak 24: Belen Azkarate, Tituloa faltatzen zait oraindik (Euskeraz).
- Martxoak 24: Mujeres imperfectas, Cabaret Imperfecto. ( Gazteleraz).
- Apirilak 28: Nerea Eluztondo, Bizitzaren haria (Euskeraz).
- Maiatzak 19: Marisol Abreu, Voces de Venezuela ( Gazteleraz ).