Auto eta oinezkoentzako bidekurutzeta berria

Imanol Gallego 2015ko urt. 22a, 08:01

Proiektuak aintzat hartzen duen Bidekurutzeta kaleko eremua.

Bidekurutzetatik oinezko eta auto ugari pasatzen dira egunero, eta, espazio hori hobeto ordenatzeko, Udalak plataforma bakarreko kalea egingo du. "Kale bereko eta Ramon Maria Lili kaleetako espaloiak, malda gutxidun konexio eroso batekin lotuko dira" azaldu dute Udaletik.

Azalekoak izango dira kale honetan egingo diren lanak, orain arteko azpiegiturak mantendu egingo dira-eta. Euri uren kanalizazioa eta kable elektrikoak sartzeko instalazioa, baina, berritu egingo da.

Oinezko eta autoak

Proiektuaren arabera, bai oinezkoentzako espaloia eta autoentzako errepidea maila berean egongo dira. Espaloia zementuzkoa izango da eta errepidea, berriz, asfaltozkoa. Bakoitzak kolore ezberdineko kapa bat izango du.

Urbanizazio proiektu honetan, guztira, 757m² eraberrituko dira. Orain arte, oinezkoentzako 214 m² zeuden eta proiektua gauzatutakoan 353m² izango dira. Autoentzako espazioa, aldiz, 543m²-koa da eta obra amaitutakoan 405m²-ra murriztuko da.

Hirigintzako Plan Orokorrean aipatzen den bezalaxe, helburua hirigune historikotik igarotzen den trafikoa zerbitzu eta sarbideetara mugatzea da eta oinezkoek lehentasuna izatea. Aurrekontuak onartu, eta proiektua esleitu ostean, lanok hiru hilabete iraungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak