Txapelketako laugarren jardunaldiko partiduaren ondotik egin behar izan zuen Rezustak etena, minduta amaitu zuen ezker eskuari errekuperatzeko denbora emateko. Ondorioz, Tolosako Beotibarren jokatzekoa zen bosgarren jardunaldiko neurketan ez izatea erabaki zuen badaezpada. Ceciliok ordezkatu zuen, eta ezinean ibili zen Ezkurdia eta Zabaletaren aurka. Retegik eta Rezustak oso ondo ekin zioten txapelketari, baina azken hiru partiduak galdu egin dituzte.
Irujo eta Barriola ere Hendaian
Jada errekuperatuta, etzi, egubakoitza, itzuliko da kantxara: Hendaiako frontoian jokatuko du, 21:30ean hasita. Beñat Rezusta bakarrik ez; Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriola ere errekuperatu dira, eta etzi Hendaian jokatuko dutela baieztatu dute horiek ere.