Ipintzako gaztetxoekin izango da Oihan Vega irrati esataria astelehenean

Jon Berezibar 2015ko urt. 21a, 10:00

Euskal Herriko ikastetxeetatik zehar dabil Oihan Vega esataria. Izan ere, kezka piztu zitzaien Gaztea irratikoei entzuleek geroago eta euskarazko abesti gutxiago eskatzen zituztela-eta. Eskoletara joan eta irratia zelan egiten duten erakusten die gaztetxoei Vegak. Iaz, gura bailara tarteko, 80 ikastetxetako 5.500 bat neska-mutikorekin egon zen. Astelehenean Bergaran izango da Oihan Vega, Ipintza institutuan.

Iazko arrakasta ikusita aurten berriz ere heldu dio Oihan Vegak Gaztea irratiarekin batera Irrati didaktikoa, euskara hedabideetan ekimenari. Gurean, iaz Arizmendi ikastolan, Kurtzebarri eskolan eta Bergarako Aranzadi eta Ipintzan izan zen Vega. Bisita errepikatuta, astelehenean, hilak 26, Ipintza institutuan egingo du saioa Gazteako esatariak 14:00etatik 17:00etara. Bergarako gaztetxoek aukera izango dute irratia egin eta horrekin batera euskarari buruz eta euskal musikaz hausnartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak