Bergarako etxebizitza tutelatuak otsailean zabalduko ditu ateak

Imanol Gallego 2015ko urt. 20a, 13:36

Populazioa gero eta zaharragoa dela ikusita, Bergarako Udalak nagusientzat etxebizitza tutelatua sortu du. Etxebizitza tutelatuak gaitz edo gaixotasun larririk ez duten eta, beraz, euren kabuz baliatu daitezkeen, nagusiei zuzenduta egongo da.

Herriko nagusien autonomia bermatu, eta euren bizi kalitatea hobetzeko, Eskusarte kalean Bergarako Udalak, herriko lehen etxe tutelatua sortu du. 160 metro koadro dituen etxebizitzak 6 logela, sukaldea eta egongela izateaz gain, hiru komun ditu. Otsailaren 1ean martxan jartzen denean, gizarte zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuak osatzera etorriko da.

Zerbitzu berriak, gehienez erabiltzailearendako hilero 668 euroko kostua izango du. Hala ere, errentaren arabera kopuru hori gutxitu daiteke. Erabiltzaileek gainera, euren pribatutasun eta askatasuna gordez, zerbitzu ugari izango dituzte. Eskaintza berri horrekin, Udalak nagusiei eskaintzen dizkien zerbitzuez gain, orain arte, iristen ez ziren erabiltzaileengana iritsi izan gura du.

Etxe tutelatua erabiltzeko, 60 urte baino gehiago edukitzea, erabiltzailea autonomoa izatea, eta azken 2 urteotan herrian erroldatua egotea ezinbesteko baldintzak dira.

Etxe tutelatua ezagutu edo eskaerak egin nahi dutenek gizarte zerbitzuetara jo beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak