Herritarrek odola eman ahal izango dute urtarrilaren 21ean

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 19a

Herriko Odol Emaileen Elkarteak dei egin die bergararrei, batik bat gazteei, datorren eguaztenean, urtarrilaren 21ean, 18:00etan, anbulatoriora joan eta odola eman dezaten. Emaileek bi baldintza bete behar dituzte: 18 urtetik gora izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. Odol Emaileen Elkartetik zehaztu dutenez,  jende gazteak parte hartzea oso garrantzitsua eta premiazkoa da. Lehen aldiz doazenen emaileek osasun-galdeketa bete ostean eman ahal izango dute odola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak