'Chef' komediak zaporea jarriko dio zineklubari

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 19a

Familia eta sukaldea batzen direnean, drama edo komedia handiak sortzen dira. Chef filmak bigarren bidea hartu du, eta eguaztenean, 20:00etan, umore puntua jarriko dio Zabalotegi aretoko hurrengo zineklub saioari. Egungo egoera barre eragiten duten uneekin lotu dituen komedia estatubatuar horrek oso kritika onak jaso ditu. Hiru euroren truke, besteak beste, Dustin Hoffman, Sofia Vergara eta Manu Leguizamo aktore ezagunekin barre egiteko aukera polita izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak