Hamar orduko ikastaroak izango dira, ordu eta erdiko saioetan banatuta. Otsailean eta martxoan egingo dituzte ikastaroak. Urtarrilaren 30a baino lehen eman beharko da izena, Udal Euskaltegira deituta (943-76 44 53) edo inprimakia Udal Euskaltegira eramanda. Izen-ematea 10 euro ordaindu beharko da. Zortzi laguneko taldeak izango dira, eta taldeak osatu ostean zehaztuko dute ordutegia. Edonori zuzendutako ikastaroa izango da. Helburua da ohiko hizkuntza akatsak zuzentzea.