'Elizaren kantu zaharra' emanaldia gaur arratsaldean

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 16a

Ensamble Sapientiak eta Frederic Tavernier-Vellasek emanaldia egingo dute gaur. 20:00etan hasiko den kontzertua oso interesgarria izango da; besteak beste, sinagogetan kantatzen ziren abestiak eta Erromako elizako kantuak entzungo dira. Emanaldia Trinitateko komentuan izango da, eta sarrera borondatea izango da. Emanaldiaren ostean, bertaratutako guztiek mojek prestatutako mokadutxoa dastatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak