Meza eta mokadutxoarekin ospatuko dute zaindariaren eguna San Anton auzoan

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 16a

Auzotarrak bertako baselizan.

Bihar da San Anton eguna, eta, urtero moduan, bertako auzotarrek zaindariaren eguna ospatuko dute. 11:00etan, auzoko baselizan, meza egingo dute.

Biharkoa, baina, ez da edozein meza izango; auzoari izena ematen dion santuaren eguna ospatzen dela kontuan izanda, ohiko mezaz gain, elizkizunean kantuak ere entzungo dira.

Meza osteko mokadutxoa

Zaindariaren eguna behar bezala ospatzeko, elizkizuna amaitu ondoren, auzotarrek eta gerturatzen diren bisitariek txorizoa, lukainka eta salda dastatzeko aukera izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak