Ur jolasak egongo dira domekan Agorrosinen

Imanol Gallego 2015ko urt. 15a, 13:53

Domeka honetan, 17:00etatik 19:00etara ur-jolasak antolatu dituzte Agorrosinen. Etxeko gazte eta txikien gozamenerako, bi igerilekuak jolas leku handi bihurtuko dira. Igerileku handian, eta 8 urtetik goragoko umeentzat, puzgarria eta jolasak antolatuko dituzte. Igerileku txikian aldiz, eta bereziki, 8 urtetik beherako ume eta horien gurasoendako, ur jolasetarako materiala propioa jarriko dute.

Antolatzaileek azaldu dutenez, domekakoa familian ondo pasatu, eta kirola egiteko aukera ezin hobea izango da. Ur jolasetan parte hartzeko baldintza eguneko sarrera ordaindu edota abonatua izatea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak