Lau gizonezko atxilotu dituzte taberna batean lapurreta egiteagatik

Maider Arregi 2015ko urt. 11a, 13:05

Bergarako taberna batean lapurreta egitea leporatuta, Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu zituen atzo, urtarrilak 10, goizean, Elgoibarren. Gizonezkoek 20, 21, 24 eta 40 urte dituzte. Lau atxilotuetatik bik aurrekariak dituzte; guztiak epailearen aurrera igaro dira gaur Eibarren.

Eibarko Ertzaintzak abisua jaso zuen zapatuan 06:45ak aldera eta testiguek emandako xehetasunen araberako autoa antzeman zuten Maltzagako biribilgunean. N-624 errepidean zegoen beste Ertzain patruilak batek gelditu zuen lau gizonezkorekin Elgoibarrera bidean zihoan autoa. Une horretan, 157 tabako kaxa eta hainbat material zituzten autoan. Tartean, bihurkin bat, mazo bat eta zulagailu bat.

Salaketaren arabera, ustezko lapurrek tabako makina bat eta bertan zegoen dirua lapurtu dute. Baita ere aisialdirako makina bat eta bertan zegoen dirua. Edari-botilak, diruz beteriko itxulapiko bat, brontzezko lepoko bat ere lapurtu dute ustez. Kalteak ere eragin dituzte salaketaren arabera: leiho bat eta jolasteko makina bat hautsi dituzte.

Lau atxilotuetatik bik aurrekariak dituzte; guztiak epailearen aurrera igaro dira gaur Eibarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak