Kaleratutako prentsa oharrean Sortuk dio, "epaiketa hauen helburua euskara, feminismoa, independentzia eta sozialismoaren aldeko lana zigortzea da. Lan politiko hutsa da epaitzen dena, estatuak bere helburu politikoak lortzeko erabiltzen ditu epaiketak, horregatik esaten dugu epaiketa politikoak direla. Konponbide garaia da. Euskal Herritarroi gure etorkizuna erabaki eta justizian oinarritutako bakea eskuratzeko ordua heldu da. Horrela ulertzen du Sortuk eta horrela ulertzen du Euskal Herritarren gehiengo oso zabal batek. Sortuk konpromisoa osoa dauka bakearekin eta eraso hauek ez gaituzte milimetro bat ere mugituko konponbidearen bidetik. Aitziber Plazaola Xibo-ren kasuan erakutsi genuen herri presioa dela errepresioari aurre egiteko bide eraginkorrena. Xibo-rekin bezela Aittor, Garaiondo eta Mikelon-ekin bezela absoluzioa lortu dezakegu, baina, mobilizatu beharra dago".