Ander eta Andres Gabilondo irabazi zuten herriko mus kanporaketa

Imanol Gallego 2015ko urt. 9a, 14:13

Irabazleak txapelketaren ostean.

Urtarrilaren 3an, jokatu zen Artatse elkartean mus kanporaketa. 20 bikoite batu ziren bertan, eta azkenean, Ander eta Andres Gabilondo bikotea izan zen irabazlea. Garaileak, ondorengo bi bikoteak otsailaren 20, 21 eta 22an jokatu den Gipuzkoako txapelketan lehiatu behar dira.

Abian da Euskal Herriko zazpigarren mus txapelketa. Urtarril hasieran egin zen herriko kanporaketa eta Ander eta Andres Gabilondo bikoteak lortu zuten herriko txapela eta 250 euro. Hauen ostean, Xabier Albisua eta Josean Etxezarreta sailkatu ziren eta 150 euro lortu zituzten eta hirugarrenak Eloy Crespo eta Luis Etxebarria izan ziren. Azken hauek txerrikume bat eta bi ron botilla eskura zituzten. Sari nagusiez gain, parte hartzaile guztiek bi ardo botila eroan zituzten etxera. 

Otsail amaieran Gipuzkoako txapela lortzen duen bikoteak martxoaren 7an Lekeition jokatu den final nagusira sailkatuko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak