Etxean hondatuta dauden trasteei beste aukera bat emateko Kafekonpon saioa eguaztenean izango da

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 9a

Eguaztenean (16:00) egingo da urteko lehen Kafekonpon saioa. Betiko moduan, interesa dutenak San Joxepe elkarteko lehen solairuan batuko dira. Etxean hondatuta dagoen edozein traste eroan daiteke hara, eta, kafetxo bat hartuz, elkarrekin horiek konpontzeko aukera egongo da. Trebezia berezirik behar ez den arren, ikasteko gogoa ezinbestekoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak