Lasak ordezkatuko du Retegi BI gaueko pilota jaialdian

Jon Berezibar 2015ko urt. 9a, 12:52
Aritz Lasa

Azken orduko sukarraldi batek jota dagoela-eta, Retegi Bik ezingo du gaur gaueko pilota partidua jokatu. Aritz Lasak ordezkatuko du pilotari nafarra. Frontoiari dagokionez, Udalak jadanik material hautaketaren egunean antzemandako altxatuak konpondu ditu eta pilotalekua prest da jaialdirako (22:00).

Julen Retegik azaldu duenez, eguaztenean bertan mukia zuela igarri zuen baina aparteko garrantzirik ez ziola eman. Atzo, ordea, gorputzaldi txarrarekin jaki ei zen ohetik eta gaur 38,5 graduko sukarrarekin eta hankak oso nekatuta jaiki da. Haren lekua Aritz Lasak hartuko du, Beñat Rezustarekin bikotean.

Pilotalekua, konponduta eta prest

Eguaztenean egin zuten material hautaketa saioan ezker horman zenbait altxatu antzeman zituzten. Bada, saneamendu lanak eginda daude eta pilotalekua prest dago jada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak