Sare sozialak eta ediziorako aplikazioak KZguneko ikastaroetan

Imanol Gallego 2015ko urt. 9a, 13:15

Urtarrilean hainbat ikastaro eskainiko dituzte KZgunean. Ahalik eta erabiltzaile gehiagorengana iristeko asmoarekin, ikastaro labur eta luzeak egongo dira.

Laburrak bi ordukoak izango dira; luzeak, hogeikoak.

Ikastaro laburrak

Saio motz horiek hastapen ikastaroak izango dira, eta bertan, Facebook, lainoa eta Open Office Writer testu ediziorako aplikazioa erabiltzen irakatsiko da. Egun bakarreko ikastaroak izango dira, eta ez da aldez aurretik ezagupen maila handirik behar.

Ikastaro luzeak

Bigarren ikastaro horiek, aldiz, osoagoak izango dira, eta, sare sozialetan jarduten ikasteko aukera izateaz gain, irudiari eta soinuari lotutako aplikazioak hobeto ezagutzeko aukera emango dute.

Ikastaro labur gehienak goizez eta arratsaldez izango dira; luzeak, aldiz, goizetan. Gogoan izan behar da ikastaroak Irizar jauregiko hirugarren solairuan dagoen KZgunean emango direla. Argibide gehiago behar dituztenek 943-02 36 26 telefonora deitu edo tutor.bergara@kzgunea.net helbidera bidal ditzakete euren zalantzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak