Ordenantza berria martxan jartzen denean, otsail erdialdean, egoiliarrek ezingo dute txartela aparkaleku horretan erabili. "Gainontzeko erabiltzaileek bezala, txartela atera beharko dute", azaldu dute Udaletik.
Txandatzea areagotzeko
Aldaketa horiekin, azokako erosleei zerbitzu hobea eman nahi diete. "Zapatuetan eta azoka egiten den egunetan aparkalekua beteta egon ohi da; neurri honekin, toki gehiago egotea nahi dugu", dio Jaione Isazelaia alkateak.
Oxindoro azokako proiektua garrantzitsutzat jo du alkateak, eta, neurri horiekin, azokak beharrezkoak dituen zerbitzuak hobetu eta jendearendako espazio hori erakargarriago egin nahi dute. "Txandatzeak, azokako saltzaileei ez ezik, inguruko merkatariei ere egingo die mesede".