Jardunen Amodiozko Gutunen Lehiaketan inoiz baino lan gehiago jaso dituzte aurten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urt. 8a, 20:00

Jardun elkartekoak pozik daude Amodiozko Gutunen Lehiaketan jasotako uztarekin: "Inoiz baino gehiago jaso ditugu, eta, orain arte ez moduan, gizonezkoek idatzitako gutun asko daude horien artean", esan du Jarduneko Maitane Aritzabaletak, eta zera gaineratu: "Beldurrez izaten gara, lanak entregatzeko epea amaitzeko bezpera arte apenas heltzen zaigu-eta lanik. Aurten ere hala izan da, baina jasotako 87 lanek erakutsi dute lehiaketak oihartzuna duela Euskal Herrian".

Eguaztenean itxi zuten 23. lehiaketako postontzia: guztira, 87 dira jasotako gutunak, baina, horietako bat ingelesez idatzitakoa denez, lehiaketatik kanpo utzi dute.

Jatorriari begiratuta, Gipuzkoatik jaso dituzte gehienak (63), Nafarroatik (9), Bizkaitik (8) eta Arabatik (6). "Aipagarria da Nafarroako datua; iaz ez genuen batere jaso", diote, pozik, antolatzaileek.

Bidaltzaileei dagokienez, 62 gutun emakumeek idatzitakoak dira eta gainontzeko 24ak, gizonek idatzitakoak.

Otsailaren 13an sari banaketa

San Valentin egunean dute sariak banatzeko ohitura; aurten, baina, Inauteri-zapatua dela-eta, bezperan banatuko dituzte, kultura etxean, 19:00etan.

Urko Egaña bertsolariak, Maite Toledo idazleak, Fran Urias Hesianeko abeslariak eta Amaia Artola iazko irabazleak erabakiko dute nori eman saria. Epaimahai gaztea, aldiz, Ipintzako eta Aranzadiko Batxilergoko ikasleek osatuko dute. Ondo idatzita egoteaz gain, barrenak mugitzeko gai izan beharko du irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak