"Kontrarioei pilota kentzen ahaleginduko gara Retegi eta biok"

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko urt. 7a, 17:11

Egubakoitzean, hilak 9, lehen mailako binakako txapelketako partidua jokatuko dute Bengoetxea eta Aretxabaletak, Retegi Bi eta Rezusta bergararraren kontra Bergarako Munizipalean, eta gaur, eguaztena, egin dute material aukeraketa. Rezustak azaldu du material "trankila eta denbora ematen duena" aukeratu dutela eurek, eta aurkariek, berriz, pilota "azkarragoak" aukeratu dituzte, espero zen bezala.

Txapelketako laugarren jardunaldiko partiduetako bat da egubakoitzean 22:00etan Bergaran jokatuko dena eta Retegi Bi eta Rezustak orain arte txapelketan aukeratu duten material antzekoa aukeratu dute arratsaldean.

Partidu "berezia"

Rezusta bergararrak azaldu du partidu berezia izango dela: "Herrian beti ilusio desberdina egiten du. Lagun asko etorriko dira, jende ezagun asko izango da eta beti igartzen da presioa. Hala ere, saiatuko gara beti bezala ondo berotu, hasieratik ondo hasi eta partidu normal bat bezala hartzen".

Munizipalaren egoera

Pilotariek ez dute Bergarako Munizipala baldintzarik onenetan aurkitu. Ezker paretan hainbat altxatu daudela konturatu dira; handiena bat eta bi koadroen artean, eta frontisean ere badago altxatu bat txokoaren ondoan. Reyes Azkoitiak adierazi du Gabonetan bertan egin den haur parkeak eragina izan ahal duela altxatuetan.

Sarrerak erosteko moduak

Sarrerak gaur, eguaztena, jarriko dituzte salgai eta 5 euro merkeago eskuratu ahal izango dira partidu egunera arte, 20:30ak baino lehenago erosiz gero. Reyes Azkoitia BKEko Pilota saileko arduradunak azaldu duenez, Bergarako Pilota Eskolak izango du aurre salmentaren ardura eta aurrez saldutako sarreren %10 eskolarentzat izango da.

Sarrerak aldez aurretik erosi ahalko dira, hortaz. Udal pilotalekuko leihatilan. Honako egun eta orduetan:

  • Eguazten, eguen eta egubakoitzean, 19:00etatik 20:30etara.
  • Egubakoitzean, baita eguerdian ere: 13:00etatik 14:00tara.
  • Eta bertara gerturatzerik ez daukanak, telefono bidez ere erosi ahalko ditu: 688 61 40 11.

Bariku gauean ere, partiduaren aurretik, zabalik izango da pilotalekuko leihatila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak