Urteko lehen baserritar azoka gaur

Imanol Gallego 2015eko urtarrilaren 7a

Produktu ugari eskainiko dituzte gertuko ekoizleek.

Gabonetako betekaden ostean, Oxirondo azokak gaur hartuko du urteko lehen baserritar azoka. 18:00etatik 20:30era gertuko ekoizleek ekarritako produktuak erosteko aukera egongo da. Azokak irauten duen bitartean Jardunen eskutik haurrentzako eskulanak egongo dira. Horrez gain, salda eta berakatz zopa ere banatuko dute. Gogoan izan, azokaz gainera, saltoki egonkorrak ere zabalik egongo direla.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak