Zapatuan jokatu zuten 20 bikoteetatik 3 herrialde mailako kanporaketara sailkatu dira, otsailaren 20tik 22ra jokatuko dena. Aipatutako irabazleez gain, bigarren bikote sailkatua Xabier Albisua eta Josean Etxezarretak osatutakoa izan zen eta hirugarrena Eloy Crespo eta Luis Etxebarriak osatua. Irabazleek 250 euroko saria eskuratu zuten, bigarrenek 150 eurokoa eta hirugarrenek zerrikume bat eta bina botila ron eta ardo.
Euskal Herriko txapelketako final handia Lekeition jokatuko da martxoaren 7an eta 3.000 euro eta 4 laguntzeko Karibera bidaia dago jokoan, bikote irabazlearentzako.