Sortaldetik ekarri dituen bidaia bukatuta, Bergaran egin dute agerraldia Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek. Urtero moduan, zaldi gainean iritsi dira errege magoak herrira, eta laguntzaileekin batera, gozoki mordoa banatu dituzte. Bergarako kaleak zeharkatu ostean, udaletxeko balkoitik agurtu dituzte errege magoak haur eta gaztetxoak. Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek zaldiei atseden eman, eta haurrak lo daudela banatuko dituzte opari mordoa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.