Binakako txapelketako partidua Bergarako Munizipalean

Eneko Azkarate 2015ko urt. 3a, 08:00
Retegi eta Rezusta Bergaran izango dira urtarrilaren 9an.

Profesionalen pilota partidua jokatuko da urtarrilaren 9an, barikua, Bergaran, Udal Pilotalekuan. 22:30etan hasita, bi partidu jokatuko dira. Bigarrenean, Bengoetxea eta Aretxabaleta, Retegi Bi eta Rezusta bergararraren aurka ariko dira lehen mailako binakako txapelketako partiduan.

Txapelketako laugarren jardunaldiko partiduetako bat da urtarrilaren 9an Bergaran jokatuko dena. Aurretik Jaunarenak eta Tolosak Mendizabalen eta Merinoren kontra jokatuko dute.

Sarrerak eguaztenean, hilaren 7an, jarriko dituzte salgai eta 5 euro merkeago eskuratu ahal izango dira partidu egunera arte, 20:30ak baino lehenago erosiz gero.

Oro har, honakoa izango da sarreren prezioa: 30 euro kantxan eta 15 goian. 

Reyes Azkoitia BKEko Pilota saileko arduradunak aurreratu duenez, Bergarako Pilota Eskolak izango du aurre salmentaren ardura eta aurrez saldutako sarreren %10 eskolarentzat izango da.

Sarrerak erosteko moduak

Sarrerak aldez aurretik erosi ahalko dira, hortaz. Udal pilotalekuko leihatilan. Honako egun eta orduetan:

  • Eguazten, eguen eta egubakoitzean, 19:00etatik 20:30etara.
  • Egubakoitzean, baita eguerdian ere: 13:00etatik 14:00tara.
  • Eta bertara gerturatzerik ez daukanak, telefono bidez ere erosi ahalko ditu: 688 61 40 11.

Bariku gauean ere, partiduaren aurretik, zabalik izango da pilotalekuko leihatila. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak