Gabon Sarian Bergarako pilotari harrobia ikusi da beste behin

Jon Berezibar 2015ko urt. 2a, 08:49

Gabon Sariko irabazleen talde argazkia. (Argazkia: Iñigo Zaitegi)

Joandako abenduaren 30an jokatu da Bergarako Udal pilotalekuan Bergarako Gabon Saria. 22 neska-mutikok hartu dute parte. Bestalde, eta Reyes Azkoitia BKEko Pilota saileko arduradunak adierazi dunez, Oñatin jokatutako Gabonetako Kopan, Benjamin A mailan, Berrokal bergararra nagusitu zitzaion Lazpiur oñatiarrari. Harrobiaren bermea erakutsi dute, berriz ere, herriko pilotari gazteek.

Emaitzak (Bergarako Gabon Saria)

  • Benjamin D: I. Agirrebeña 4-16  O. Zubiaga
  • Benjamin C: A. Oregi 10-16 O.Lete
  • Benjamin B: A. Losada 16-8 S.Agirrebeña
  • Benjamin A: M. Larrañaga 5-16 J. Lazpiur
  • Alebin B: A. Pereira 16-10 I. Etxaniz
  • Alebin A: M. Peñin 16-8 J. Larrañaga
  • Infantil: Roige 16-13 J. Arriola
  • Neskak palan: I. Agirrezabal 10-18 I. Murua
  • Kadeteak: A. Etxaniz 18-11 M. Gartzia
  • Jubenil: M. Balerdi 18-1 I. Gastañaga
  • Nagusiak: E. Muguruza 18-9

Barru txapelketako irabazleak

  • Benjamin D: Aratz Etxeberria
  • Benjamin C: Gorka Alberdi
  • Benjamin B: Peru Alberdi
  • Benjamin A: Beñat Arin
  • Alebin B: Oihan Etxebarria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak