Ander Etxaniz Gipuzkoako pilota txapeldun

Jon Berezibar 2014ko abe. 29a, 16:26

Atzo jokatu zituzten Bergarako Udal Pilotalekuan Gipuzkoako taldeen arteko errendimendu txapelketako pilota partiduak eta herrikoa bertakoa da txapelduna, bigarren urteko infantil mailan: Ander Etxaniz. Bestale, bihar, martitzena, Bergarako Gabon Saria jokatuko da Bergarako Munizipalean bertan, 22 neska-mutikorekin.

Atzo, domeka, jokatu zituen Gipuzkoako txapelketa errendimenduko finalak eta infantiletan Donostiako Illunpe klubeko Unanueri gailendu zitzaion etxekoa, Ander Etxaniz. Gainerako mailetan ez zen herriko ordezkaritzarik izan.

Oraingo astean, berriz, egongo da pelotaz gozatzeko aukera gehiagorik Bergaran, hain zuzen, bihar bertan jokatuko baita Gabon Saria frontoian. 22 neska-mutikok hartuko dute parte. 16:00etan hasiko dira partiduak eta, kanporaketen ostean, 16:45ak aldera hasiko dira finalak. Jokalarien zerrenda honakoa da:

  • Benjamin D Iker Agirrebeña / Oihan Zubiaga
  • Benjamin  C Ander Oregi / Oier Lete
  • Benjamin  B Alain Losada / Suhar Agirrebeña
  • Benjamin A Mikel Larrañaga / Josu Lazpiur
  • Alebin B  Andoni Pereira / Iker Etxaniz
  • Alebin A Mikel Peñin / Jon Larrañaga
  • Infantil Alex Roige / Julen Arriola
  • Neskak Pala Idoia Agirrezabal /Irene Murua
  • Kadete Ander Etxaniz / Markel Gartzia
  • Jubenil Manex Balerdi / Iker Gastañaga
  • Nagusiak Eneko Mugurutza / Jon Larrañaga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak