Txikienak pozik kalerik kale kantuan Bergaran, Olentzero eta Maridomingirekin

Eneko Azkarate 2014ko abe. 24a, 18:35

Olentzero eta Maridomingi Bergarara ere heldu dira Gabonetan eta txikienei egin die harrera. Haiekin kantuan ibili dira kalerik kale, herriko eskoletako neska-mutiko, maisu-maistra, eta aita-ama eta aitajaun-amandreekin. Amaieran, San Martin plazan batu dira guztiak. Kantuan egin dute eta karameluak jaso dituzte, udaletxetik puzgarri borobilak jaurti dituztelarik. Arratsaldean ere kalejiraren ostean, udaletxean harrera egin diete txikienei Olentzerok eta Maridomingik. Bergarako kaleak jendez bete dira egun berezi honetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak