Goizeko bilerak ez du emaitzarik eman; arratsaldean berriz elkartuko dira Candyko enpresa komitea eta zuzendaritza

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 23a, 14:15

Zuzendaritzak ez du proposamen berririk egin goizeko bileran, eta langileek sua piztu dute lantegi sarrerako ate aurrean.

Lantegi sarrerako ateari giltzarrapoa jarri eta 20 bat erruberari su eman diote gaur Candy enpresako langileek. Barrutik jaso dute albistea bi orduz itxaroten egon ostean: zuzendaritzak ez du inolako eskaintzarik egin.

Handik gutxira irten dira enpresa komiteko ordezkariak, eta Ramon Romerok –enpresa komiteko presidentea eta ESK sindikatuko kidea– egin die langileei bileran gertatutakoaren laburpena. "Atzoko bileraren ostean pentsatzen genuen zuzendaritzak, gaur, komitearen eskaeretara gerturatzen den proposamen bat ekarriko zuela, baina horren ordez burla egi digute, berriz. Arratsaldean berriz elkartuko gara zuzendaritzaren. Gaur ez bagara adostasun batera heltzen… bukatu da kontu hau".

Hala, emaitzarik gabeko beste bilera bat izan da gaur goizekoa, eta etorkizuna arriskuan ikusten duten langileen etsipenari nekea ere sumatzen zaie. Kezka handia da.

Atzo, manifestazioa

San Martin plazatik abiatu zen, atzo, manifestazioa. Eta jendetsua izan zen. Candy-ko langileak eskertuta daude herriak erakutsitako elkartasunarengatik. Antolatutako mobilizazio guztietan sumatu dutela diote.

Irtenbidea, ordea, beste batzuen eskuetatik pasatzen da. Romerok azaldutakoaren arabera zuzendaritzak atzo proposamen bat egin zien, guztiz onartezina langileendako. Eta komiteak kontra-proposamena egin zuen. Candy itxiko badute garesti ateratzea nahi dute ordezkariek, eta negoziazio horretan dihardute. Adostutako irtenbiderik topatzen ez badute, epaitegietara jotzea da hurrengo pausoa.

Hilaren 30ean bi hilabete beteko dira Candy lantegiko 150 langile ezjakintasun egoera honetan daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak