Museoak eta hondakin bilketa izan ziren urteko azken osoko bilkurako protagonistak

Imanol Gallego 2014ko abe. 23a, 14:14

Bergarako udalbatzak atzo egin zuen urteko azken oso bilkura. Batzarrak 10 puntu zituen baina, gai zerrendan ez zeuden eskaera eta galderen puntuan oposizioak atera zituen Laboratorium museoaren proiektua eta hondakin bilketako isunak izan ziren bi gai eztabaidatuenak.

Guztira 10 puntuko batzarra zen, eta hauetako gehienak aho batez onartu baziren ere, zenbait puntutan desadostasuna egon zen gobernu talde eta oposizioaren artean. Bilduk Oxirondoko gunean proposatzen duen TAO sistemaren araudi aldaketak ez zituen zinegotzi jeltzaleak konbentzitu. Jaione Isazelaia alkatearen ustez, arau aldaketa honek autoen txandakatzea areagotuko du Oxirondoko salerosketak erraztuz. Azaldu zutenez herriko azokan eragingo dituen onurez gain, ordenantzaren aldaketak ez dio kalte berezirik egingo Poligonoari. 

Batzarreko gai zerrendan ez zegoen arren, galdera eta eskaeren puntuan, Aintzane Oiarbide zinegotzi jeltzaleak Laboratorium museoaren inguruko zehaztasunak eskatu zizkion gobernu taldeari. Oiarbidek esan zuenez, museoaren proiektua ezagutzen duten arren, bere baliabide ekonomikoak  ez daude ongi definituta. Alkateak onartu zuen proiektua atzeratuta dagoela , baina horrelako proiektuetan ohikoa dela zehaztu zuren. Horren ostean, arlo ekonomikoa ongi lotuta dagoela gaineratu zuen.

Bi puntu hauez gain, Mankomunitateak garatuko duen harrera programak eta  kreditu aldaketa batek ez zuen oposizioaren babesik izan. Plenoa amaitzeko, atez ateko hondakin bilketa sistemaren inguruko isunek ere eztabaida handia sortu zuen.

Gogoan izan, Goiena telebistak osoko bilkura hau gaur 22:00etan eskainiko duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak