Candy enpresako zuzendaritza eta langileen ordezkariak gaur elkartuko dira berriz

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko abe. 23a, 09:55

Atzoko bileran ez zen akordiorik egon, eta gaur amaitzen da konponbide bat aurkitzeko alde biek adostutako hamar eguneko epea.

Candy enpresako langileek manifestazio egin zuten atzo, aslehena, Bergarako kaleetan. Ordurako amaituta zegoen langileen ordezkariek zuzendaritzarekin izandako bilera. Lau orduko bileraren ostean akordiorik gabe altxatu ziren mahaitik. "Zuzendaritza egindako proposamena guztiz onartezina da guretzako", azaldu du ESK sindikatuko ordezkari Ramon Romerok. "Gaur elkartuko gara, berriz, 11:00etan. Jakingo dugu enpresak langileek egindako proposamena onartzen duen ala ez".

Romerok azaldu duenez muga oso ezberdinak dituzte zuzendaritzak eta langile taldeak. "Nire ustez gaur hurbiltze urrats garrantzitsua eman daiteke. Bidearen erdia eginda dagoela esango nuke", esan du Romerok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak